XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leizeetako konjuro ta Mezak ekaitzetatik libratzeko oi dira.

Konjuro oiek MARI koba-barruan arrapatzen badute (zeñek daki MARI barruan dagoan ala ez...?), gaiztakeria kentzen diote Sorgiñen Erregiñari; baña, une artan, leizean ezpadago, orduan, ekaitzak sortuko dira....

Ekaitz eta eraso oieri nola gogor-egin? Aztikerien bidetik.

Aztikerizko itzez eta kiñuz.

Leenago ikusi degu, nola, apaiz egindako MARI`ren semeak, anai gaiztoak egiñ nai zituan okerrak, konjuratu zituan: bere oñetakoa baratzara, botata....

Konjuratzalleak bere oñetakoak, ostiko batekin, aidean botatzea, askotan aitatzen dan gauza da....

Geienetan, oñetako oiek odei artean galtzen dira... eta ekaitzak ere bai, oñetakoekin batera.

Baña oiek bada-ezpadako konjuruak dira.

Badaude, kobaetako usai ta kutsu geiago dutenak, koba-atzik galdu ez dutenak: Gatz-aleak sutara botatzea....